Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kosigin, Alexei Nikolaievitx

Errusiar politikaria (San Petersburgo, 1904 - Mosku, 1980). Alderdi komunistako kide egin zen 1927. urtean. Leningradeko sobiet-eko lehendakari aukeratu zuten (1938), Sobietar Batasuneko ehungintzako komisario (1939), Batzorde Zentraleko kide (1939), Herrietako komisarioen kontseiluko lehendakariorde (1940-1953), Errusiako ministroen kontseiluko lehendakari (1943-1953) eta Politburoko kidea (1948). Stalin hildakoan Kosigin bere karguetatik eraitsia izan zen baina Gosplan-eko zuzendari bihurtu zen handik gutxira (1969). Lehen Ministrorde eta Batzorde Zentraleko lehendakaritzako kide hautatu zuten 1970. urtean. Lehen Ministro hautatu zuten 1964. urtean eta Sobietar Batasuneko politika zuzendu zuen, Brezhnev eta Podgornyrekin batera, 1980. urtean dimisioa eman zuen arte.