Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kornilov, Lavr Gheorghievitx

Errusiar jenerala (Ust, Kamenogorsk, 1870 - Krasnodar, 1918). Kosakoen ofizial baten semea zen eta Japoniaren aurkako gerran hartu zuen parte. Pekinen egon zen 1907-1911. urteetan eta Errusiako Armadako agintari izan zen Lehen Mundu Gerran. Gudarosteko buruzagi nagusi hautatu zuen 1917ko abuztuan behin-behineko gobernuak, eta urte bereko irailean Kerenski agintetik kentzen saiatu zen. Preso hartu zuten baina libre atera zuen Dutkonin Errusiako inperioko gudarosteko azken buruzagi nagusiak. Don aldeko gudaroste zuria antolatu zuen Kornilovek komunisten aurka.