Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kornberg, Arthur

Estatu Batuetako biologoa (Brooklyn, New York, 1918 - 2007). Washington-eko unibertsitateko mikrobiologia saileko irakaslea izan ondoren (1953-1959), Stanford-eko unibertsitateko biokimika saileko irakaslea izan zen. Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1959. urtean, Severo Ochoarekin batera, azido nukleikoen sintesi artifiziala egiteagatik.