Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koprülü, Mehmet Fuad

Turkiako historialari eta politikaria (Istanbul, 1890 - Istanbul, 1966). XVII. mendeko bisir familia ospetsu batean sortu zen. Poesia idazten hasi zen gaztetan, baina hura utzi eta historiaz eta literatura orokorraz arduratu zen aurrerantzean. Istanbuleko unibertsitateko irakasle izan zen 1913tik aurrera eta Turkologiako Institutua sortu zuen. Politikan hasi zen 1936an, berak sortu zuen Alderdi Demokraten eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen 1950-1957 bitartean. Turkiako mistikoei buruzko azterketa bat eman zuen argitara 1919an eta Turkiako literaturari buruzko obra garrantzitsu bat eman zuen ondoren: Islamaren Entziklopedia (1931). Inperio otomanoaren hastapenak obra handia argitaratu zuen 1935ean.