Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kopetazuri

iz. Zool. Erralidoen familiako hegazti sendoa, 40 cm inguru garaia, eta hegoaren punta batetik bestera 100 bat cm zabal dena (Fulica atra). Lumak beltzak izaten ditu, mokoa eta kopeta zuriak; mokoa, mehe samarra eta punta-okerra du, eta hankak behatz luzekoak eta kolorez berdaxkak. Oso igerilari bizkorra da. Zingiradietan eta ur gazia dagoen lekuetan, taldean ibiltzen da. Soinberak, oskoldunak eta arrainak jaten ditu batez ere. Oso zabaldua dago Europan.