Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Konrad IIa

Germaniako enperadorea 1250-1254 bitartean eta Jerusalem eta Siziliako erregea (Andria, Apulia, 1228 - Lavello, 1254). Federiko II.aren semea zen. 1237an Erromako errege izendatu zuten eta Capua, Aquino eta Napoliko hiriak konkistatu zituen Italian.