Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Konrad IIIa

Germaniako enperadorea 1138-1152 bitartean (1093 - Banberg, 1152). Hohenstaufen dinastiako lehenengo enperadorea izan zen. Bavaria eta Saxoniaren aurka borrokatu zen. Bigarren gurutzadan parte hartu zuen, Luis VII.a Frantziakoarekin batera. Haren erreinaldia oso nahasia izan zen guelfoen eta gibelinoen arteko borrokak zirela eta.