Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

komunikazio

iz. Sinbolo jakin batzuk erabiliz edo sistema baten bitartez komunikatzea.  v  Komunikazioa informazioa adieraztea eta hartzea da, eta horretarako komunikatzaileak eta hartzaileak biek ulertzen duten sistema edo bitartekoa behar dute erabili mezua igortzeko eta hartzeko. Izaki bizi guztiek dute komunikatzeko premia eta animalia soilenek ere informazioa igortzeko eta jasotzeko organo bereziak dituzte. Zentzuak dira izaki biziek ingurunearekin eta beren artean komunikatzeko dituzten baliabideak. Komunikatzeko era asko daude: keinuen bidez, sinboloen bidez, higidura jakin batzuen bidez… Dena dela, hitzen bidezko komunikazioa da guztietan aurreratuena eta garatuena.  v  Elektr. Sistema eta tresna elektriko edo elektroniko batzuen bitartez bi puntu elkarrekin lotzea.