Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kohlrausch, Friedrich Wilhem

Alemaniar fisikaria (Reinteln, 1840 - Marburg, 1910). Elektrolitoen ezaugarriak aztertu zituen. Fisika irakaslea izan zen Gotingako unibertsitatean eta Frankfurt-ko Teknologia Eskolan. 1832an argiaren lastertasunaren hurbileko balio aurkitu zuen, eta 1848an erresistibitatearen kontzeptua erabili zuen lehen aldiz. Elektrolitoen eroankortasuna mugatu zuen eta hortik ioien higikortasunaren balioa, disoluzioetako eroamenari buruz eginiko ikerketetan. Neurketa hauez baliatu zen Arrhenius ioitzearen teoria azaltzeko.