Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Köhler, Wolfgang

Alemaniar psikologoa (Reval, 1887 - Enfield, Estatu Batuak, 1967). Berlin eta Princeton hirietako unibertsitateetan irakasle izan ondoren tximino antropoideen adimenari buruzko ikerketak egin zituen, eta formaren psikologia edo Gestalt delakoa sortu zuen Koffka eta Wertheimer psikologoekin batera. Obra nagusiak: Intelligenzprüfungen an Menschenaffen (1917, Tximinoen adimena), Die physischem Gestalten in Ruhe und im stationären Zustand (1920, Formaren psikologia atsedenaldietan eta egoera lasaietan), Gestalt Psychology (1929, Formaren psikologia).