Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klemente Ia

(Bertrand de Got jaiotza izenez). Aita Santua 1305-1314 bitartean (Villandraut, Akitania, 1264 - Roquemaure, 1314). Elizaren eta Frantziako estatuaren interesen alde jokatu zuen. 1309an Avignon-era aldatu zuen egoitza; hala, “Avignon-go Aita Santuen zerrenda” hasi zuen. Vienne-ko kontzilioa antolatu zuen: frantziskotar espiritualen (guztizko pobretasuna eskatzen zuten) dotrina heresiatzat kondenatu zuen. 1312an, Filipe IV.a Frantziakoak beharturik, Templeko ordena debekatu zuen. Lege kanonikoan eragin handia izango zuten Clementinæ lege bilduma eman zuen. Perugiako eskola unibertsitate egin zuen, eta misioak indartzeko asmoz, Asiako hizkuntzetako eskolak sortu zituen Parisen, Bolonian, Oxforden eta Salamancan.