Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klebs, Edwin

Alemaniar patologo eta bakteriologoa (Königsberg, 1834 - Berna, 1913). Berna, Würzburg, Praga eta Zurich-eko unibertsitateetan anatomia patologikoko irakasle izan zen. Bakteriologiako ikerketetan aitzindaria izan zen; tifusa, karbunkloa, paludismoa eragiten dituen bakterioak ikertu zituen. 1883an difteriaren baziloa aurkitu zuen.