Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kirov, Sergei Mironovitx

(Jaiotza izenez Sergei M. Kostrikov). Politikari sobietarra, Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistako buruzagia (Viatka, 1886 - San Petersburgo, 1934). Leningradoko Alderdi Komunistaren idazkari nagusi eta Politburoko kide izan zen (1930) eta Batzorde Zentraleko idazkari (1934). Stalinen ondorengotzat hartzen zuten askok. 1934. urtearen bukaeran atentatu batean hil zuten. Heriotza horren errua trotskistei egotzi zitzaien, eta Stalinek 1934-1938 bitartean egin zuen “garbiketa handiaren” hasiera izan zen. Geroago (1956), N. Khruschov-ek Kirov, Stalin berak hilarazi zuela jakinarazi zuen.  v  Kirov-en ohoretan bere jaiotzako hiriari (Viatka), Kirov izena eman zitzaion.