Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kiroptero

iz. eta izond. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da. Saguzarrak eta antzeko animaliak sartzen dira ordena honetan. Txikiak edo erdikoak izaten dira, begi-txikiak eta oso belarri-zabalak; uhin maiztasun handiko soinuak jasotzeko gaitasuna dute, eta horretaz baliatzen dira hegada gidatzeko eta jatekoa harrapatzerakoan gidatzeko. Berez intsektujaleak dira, baina fruituak eta haragia jaten dutenak ere badira. Aurreko besoak oso handiak dituzte, eta behatzak ikaragarri luzeak. Besoen, atzeko hanken eta isatsaren artean larru mintz zabalkor bat dute, hegan egiteko egokiera betea ematen diena. Gehienek ume bat izaten dute aldiko. 2 azpiordena eta 16 familia biltzen dira kiropteroen baitan.