Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kirchner, Ernst Ludwig

Alemaniar pintore eta grabatugilea (Aschaffenburg, 1880 - Frauenkirch, 1938). Dresdenen eta Munichen egin zituen arkitektura eta pintura ikasketak. 1905ean Die Brücke artista taldearen sortzaileetakoa izan zen. Bere lanean eragin handia izan zuten Alemaniako pintura gotikoak, Afrikako eta Ozeaniako eskulturak, Frantziako fauvistek. Indar handiko kolorea erabiltzen zuen bere lanetan, zenbaitetan bortitza, eta marrazki sendoa. Espresionismoaren jarraitzaile izan zen, Alemaniako agintari naziek haren pintura “dekadentetzat” salaturik, bere buruaz beste egin zuen arte.