Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kirchhoff, Gustav Robert

Alemaniar fisikaria (Königsberg, 1824 - Berlin, 1887). Königsbergen egin zituen ikasketak. Robert Bunsen-ekin batera, espektru bidezko analisiaren teoriaren oinarriak jarri zituen: gaiak, beroturik, igortzen duen argiaren espektruaren analisiaren bidez gaiaren analisi kimikoa egin daiteke, gai bakoitzak uhin hedadura bereziko argia igortzen baitu. Analisi mota horren bidez bi gai kimiko berri aurkitu zituzten: zesioa eta errubidioa. Analisi mota bera Eguzkiaren osaera aztertzeko erabili zuen, eta Eguzki argiaren espektruan agertzen diren marra ilunen zergatia argitu zuen. Aurkikuntza horrek eragin handia izan zuen astronomiaren aurrerapenean.