Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kipu

(Eusk. «korapiloa»). iz. Antzinako Peruko indiarrek kontuak egiteko eta gertaerak adierazteko erabiltzen zituzten lokarri korapilodunen multzoa.  v  Kipua zeinu sistema bat zen. Kipuak zenbat lokarri zituen, lokarrien luze-laburrak, koloreak, zenbat korapilo, eta korapilo horien kokaguneak eta bihurrikadurak gauza desberdinak adierazten zituen; koloreek gauzak, eta korapiloek zenbakiak adierazten zituzten. Kipu batean Inperioaren kondaira osoa bil zitekeen. Kipua interpretatzeko prestakuntza berezia zuten adituak (quippucamayoc) izaten ziren.