Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kimifusa, Abe

Japoniar idazlea (Tokio, 1929 - 1993). Medikuntza ikasketak egin zituen Tokion. Hitz lauz eta neurtuz idatzi zuen, dadaismoaren eta surrealismoaren ildoari jarraituz. Hala eleberri laburretan nola antzerki lanetan, galdutako nortasuna eta bakardadea tratatu zituen batez ere. Lan nagusiak: Hareazko emakumea (1926), Beste baten aurpegia (1964), Kutxa gizona (1973).