Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Keene, Christopher

Estatubatuar opera zuzendaria (Berkeley, Kalifornia, 1946 - New York, 1995). Piano eta biolontxelo ikasketak egin zituen, baina laster hasi zen opera zuzendari gisa nabarmentzen. New York City operako zuzendaria izan zen 1988. urtetik 1995. urtea arte. Denboraldi horretan, aldaketa handiak eragin zituen opera jende arruntaren ikuskari bihur zedin.