Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Keegan, Kevin

Britainiar futbolaria (Ipar Yorkshire, 1951). Nazioarteko futbol jokalari eta entrenatzaile ospetsua da. Liverpool taldean jokatu zuen sei urtez, eta talde horrekin Europako Kopa bat (1977), UEFAko bi kopa (1973 eta 1976), Britainia Handiko Premier Leagueren hiru txapelketa (1973, 1976 eta 1977) eta Ingalaterrako Kopa bat (1974) irabazi zituen. Europako beste hainbat taldetan jokatu izan du. Birritan jaso du Europako futbolaririk onenari ematen zaion Urrezko Baloia (1978 eta 1979an). 1992tik aurrera Newcastle United taldeko entrenatzailea izan zen, 1997an futbola erabat utzi zuen arte.