Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kataluniako Herriak

(Katalanez, Països Catalans). Europako hego-mendebaleko nazioa. 69.031 km2 eta 9.500.000 biztanle. Mugak: iparraldean, Frantzia; mendebalean, Espainia, eta ekialdean, Itsaso Mediterraneoa. Frantziako eta Espainiako estatuen mendean daude Kataluniako Herriak. Ipar Katalunia Frantziako estatuaren mendean dago (Ekialdeko Pirinioak departamendua: Rosselló, Sardanya, Capsir, Conflent eta Vallespir. Principat de Catalunya delako historia lurralde barnekoak dira berez) eta Katalunia (Principat de Catalunya), Valentziako Herriak (País Valencià) eta Baleareetako Uharteak (Illes Balears) Espainiako estatuaren mendean daude. Hiriburua: Bartzelona. Hiri nagusiak: Valentzia (Valentziako Herriak), Mallorca (Baleareetako Uharteak) eta Perpinyà (Ipar Katalunia). Hizkuntza: katalana, gaztelania eta frantsesa.