Kapanaga, Martin Otxoa de
Bizkaitar idazlea eta apaiza (Mañaria, ? - Mañaria, 1661). Mañariko erretorea izan zen hil arte. Gramatikako irakasle izan zen Tabiran (Durango). 1656an Exposición breve de la doctrina cristiana… con el examen de conciencia y acto de contrición, ejercicios cuotidianos, significaciones de los ornamentos sagrados y misterios de la misa izeneko liburua argitaratu zuen Bilbon. Testua bi zutabetan antolatuta dago eta ezkerrekoa gaztelaniaz badago ere, eskuinekoa euskaraz (bizkaieraz) dago idatzita. Liburuaren lehen atala Ripaldaren kateximaren itzulpena da.
- kaolinizazio
- kaos
- kapa
- Kapadozia
- Kapanaga Elorza, Bittor
- Kapanaga, Martin Otxoa de
- kapar
- kapare
- kaparedun
- kaparetasun
- kaparidazeo