Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kapadozia

Anatoliako erdi-ekialdeko lurraldea, Tauro mendien iparraldean, erromatarren aliatua eta gero probintzia izana. Lehenik hititen inperio barruko lurraldea zen; gero Persiaren eragin handia izan zuen K.a. VII. mendetik Alexandro Handiak konkistatu zuen arte (K.a. 330). Haren ondoren erresuma burujabe bihurturik, K.o. 17an Arkelao erregea hil zenean Tiberiok Erromako inperioaren lurralde bihurtu zuen; Sortaldeko Inperioarekin garrantzi handia izan zuen XI. mendea arte, Tauro mendietako igarobideak handik pasatzen zirelako.