Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaohsiung

Taiwango hiria eta portua, uhartearen hego-ekialdean. 1.398.667 biztanle. Industriagunea: metalurgia, petrokimika eta petrolio findegiak. Arrantza ontzidi garrantzizkoa.  v  Historia. Arrantzale portu txiki bat izan zen 1895ean japoniarrek hartu zuten arte. Harrezkero merkataritza portu garrantzitsua izan zen, eta portu militar gisa ere garrantzi handia izan zuen. Ontzi eta industria eraikuntzak hondatu egin ziren Bigarren Mundu Gerran, baina Txinako gobernuak 1945etik aurrera berriro egin zituen. Gaur egun Taiwango portu nagusia da Kaohsiung.