Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kamerlingh Onnes, Heike

Herbehereetako fisikaria (Groninga, 1853 - Leiden, 1962). Fisika esperimentaleko irakasle izan zen Leiden-en; hotzaren laborategia sortu zuen, helioa isurkari bihurtu zuen, eta zero absolutuaren inguruko fenomeno optiko, elektriko eta magnetikoak aztertu zituen. Ikerketa horietan oinarrituta eroaletasun handiaren fenomenoa aurkitu zuen. 1913ko Fisikako Nobel saria eman zioten.