Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kamenev, Lev Borisovitx

(Jaiotza izenez, Rosenfeld). Politikari sobietarra (Mosku, 1883 - Mosku, 1936). 1901ean alderdi sozialdemokratako ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. Geneban Lenin eta Zinoviev-ekin elkarturik, 1913an San Petersburgora itzuli zenean, Pravda egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu, eta 1917an Iraultza gailendu zen arte ez zuten aske utzi. Sobiet Batasuneko alderdi komunistan eta gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Kamenev Zinoviev-ekin elkartu zen Stalinen aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, alderdi komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela zigorra emanarazi zion; gero traizioz salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.