Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kala-azar

edo dumdum sukarra. iz. Med. Leishmania donovani protozooak eragiten duen gaixotasuna. India, Txina, Mediterraneo, Sudan eta Hego Ameriketako zenbait herrialdetan gaixotasun endemikoa da. Zakurren bitartez kutsatzen da batez ere. Haurren artean sarriago gertatzen da pertsona larrien artean baino. Protozoo bizkarroia gaixoaren arean, gibelean, hezur muinean eta giltzurrunean ugaltzen da, eta anemia eta ahuleria ekartzen ditu.