Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaktus

iz. Landare enbor-mamitsua (Cactus sp.).  v  Neurriz eta itxuraz oso desberdinak dira generoen arabera. Badira zentimetro batzuk baino handiago egiten ez direnak eta badaude 12 m luze eta handiago egiten direnak, Arizonako kaktusa, Carneegiea gigantea adibidez. Banakako lore zimur-azkarra, kolore bizikoa eta hermafrodita dute, izaten dutenek. Fruitua baia erakoa dute eta batzuek jateko ona, opuntia eta cereus generokoek adibidez. Asko, duten itxura bitxiagatik eta ematen duten loreagatik, apaingarri gisa erabiltzen dira lorategietan.