Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kairamo, Erkki

Finlandiar arkitektoa (Helsinki, 1936). Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean ikasi zuen arkitektura (1954-1963). 1963an bere estudioa ireki zuen beste arkitekto garrantzitsu batzuekin. 1973an K. Gullichsen eta T. Vormala finlandiar arkitektoekin hasi zen lanean. 1978an Finlandiako Arkitektura Saria jaso zuen eta 1984an Eraikuntza Metalikoena. Lan aipagarrienen artean ditu: Helsinkiko Itakeskus merkataritzagunea eta bulego dorrea (1983-1987), T. Vormala, H. Mäkinen eta K. Koskinenekin batera egina; Espooko (Finlandia) suhiltzaileen eraikina (1986-1991), T. Patomo eta N. Daviesekin batera egina, eta hiri bereko Veho Auto-City auto salmentarako gunea (1987-1991), T. Vormala eta T. Saarelainenekin batera egina.