Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaiopolin

iz. Zool. Martsupiodunen ordenako didelfidoen familiako ugaztun txiki isats-luzea (Philander opossum edo Philander philander). 60 cm inguru luze izaten da, baina horren erdia isatsarena du. Ile gris gorrixka, trinkoa eta oso leuna du. Isatsa oratzailea du, eta hartaz baliatzen da zuhaitzetan ibiltzeko. Ugaztun txikiak, txoriak eta intsektuak jaten ditu batez ere. Brasilgo oihanetan bizi da.