Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kadmos

Mit. Antzinako Greziako mitologiako heroia, feniziarra jatorriz. Tebasko hiria sortu zuen, eta alfabetoa eta metalak urtzeko antzea eraman zituen hara. Kadmos da hasierako kultura grekoan Sartaldeak izan zuen eraginaren adierazlea.