Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kadesh

Siriaren mendebaleko antzinako hiria, Orontes ibaiaren ertzean. Gudu gogorrak izan ziren Kadesh-en inguruan Brontze Aroan.  v  Historia. Hiriaren lehenengo berriak antzinako Egiptokoak dira, Tutmosis III.ak (K.a. 1479-1426) Kadeshko printzeak gidatzen zuen siriarren matxinada bat garaitu zuenekoak. K.a. 1340 inguruan hititen mende geratu zen hiria, eta harrezkero Kadesh izan zen hedatzen ari ziren bi inperioen muga eta gudalekua. Seti I.ak Egiptoko inperiorako berreskuratu zuen, eta haren seme Ramses II.a han borrokatu zen Muwatallis hititarekin K.a. 1275ean. Guduaren ondorioz bi erregeek elkarri ez erasotzeko itun bat izenpetu zuten; ezagutzen den lehen nazioarteko ituna da. Itsasoko Herrien inbasioaren ondoren (1185 inguruan), hiria suntsitua izan zen.