Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Justino

Palestinar filosofo kristaua (Flavia Neapolis, 100 - Erroma, 160). Jainkoaren egia bi eratara agertzen dela erakutsi zuen: gizakiaren arrazoitzeko ahalmenean, eta filosofoek, igarleek eta, batez ere, Kristok adierazitako iragarpen berezietan. Obra nagusiak: bi Apologia, Dialogus cum judaeo Tryphone (Elkarrizketak Trifoi juduarekin), eta De Resurrectione.