Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Justino, santua

Grekoz idazten zuen apologista kristaua (Flavia Neapolis, Samaria, 100 - Erroma, 165). Filosofoa zen eta Pitagorasek, Aristotelesek, estoikoek eta Platonek sortutako eskoletako kide izan zen. Liburu Santuak irakurriz kristau egin zen eta eskola bat ireki zuen Erroman. Harenak dira bi Apologia eta Trifonekin elkarrizketa obrak.  v  Jaieguna, ekainaren 1a.