Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Junkers, Hugo

Alemaniar hegazkingilea (Rheydt, Prusia, 1859 - 1935, Gauting, Munich). Monoplanoa marraztu eta hegazkinak osorik metalez egitea proposatu zuen lehen ikerlaria izan zen. Hegazkinak egiteko lantegi bat sortu zuen 1910ean, metalezko monoplanoa (J-1 Blechesel) egin zuen 1915ean eta garraiorako lehen hegazkina 1919ean. Eragin handia izan du Junkers-en teknikak hegazkintza modernoaren garapenean. Bigarren Mundu Gerraren garaian, garrantzi handiko hegazkin militarrak egin zituen Junkers etxeak.