Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juliana

(Luisa Emma Maria Gilermina Juliana jaiotza izenez). Holandako erregina 1948-1980 urteetan (Haga, 1909). Herbehereetako Gilermina erreginaren eta Henrike Meckelemburg-Schweringo dukearen alaba. 1937. urtean ezkondu zen Bernardo Lippe-Biesterfeldeko printzearekin eta lau alaba ditu: Beatriz, Irene, Margarita eta Maria. Beatriz alabaren esku utzi zuen erregetza 1980an.