Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Julian Toledokoa, santua

Toledoko apezpikua (Toledo, 642 - Toledo, 690). Toledoko apezpiku izendatu zuten 680. urtean eta bere agintaldian ospatu ziren Toledoko XII, XIII, XIV eta XV. kontzilioak. Erlijioari buruzko obrak idatzi zituen: Prognosticon futuri saeculi, De comprobatione sextae aetatis, Antikemeinon, Historia rebellionis Pauli adversus Wambam Gothorum regem eta Ildefonsori zuzenduriko Goratzarre bat.  v  Jaieguna, martxoaren 8a.