Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jujuy

Argentinako iparraldeko herrialdea, Boliviako eta Txileko estatuen mugan. 53.219 km2 eta 312.000 biztanle. Hiriburua, San Salvador de Jujuy. Argentinako herrialde menditsuena da (Ande mendiak). Meatzaritza aberatsa da oso: burdina, eztainua, urrea, zilarra eta antimonioa ustiatzen dira, besteak beste. Nekazaritzan azukre kanabera, fruituak eta barazkiak dira lantzen diren gai nagusiak. Azukre eta burdingintza industriak. XII. mendetik inka inperioko lurraldea izan zen eta haien azken agintariarengandik datorkio izena herrialdeari.