Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jujubondo

iz. Bot. Ramnazeoen familiako zuhaitza, 5 m inguru luzea, enbor bihurria eta behera okertutako adar arantzatsuak dituena (Zizyphus sativa). Olibondoaren antzeko hostoak, harenak baino laburragoak, kolorez berde horixkak, distiratsuak eta txandaka antolatuak izaten ditu; loreak, berriz hori txikiak, eta fruitua olibaren antzeko arre beltzarana, harena baino txikixeagoa. Berez Asiakoa da, baina Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan zabaldu samarra dago gaur egun.