Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jubba

edo Juba. Somaliako ibai nagusia. 875 km. Etiopiako hegoaldeko Mendebo mendietan sortzen da eta Indiako Ozeanoan isurtzen da, Kismaayo Somaliako portutik hurbil. Sasoi guztietan ura daraman Somaliako ibai bakarra da, eta ibai honen bazterreko lurrak dira berez oparoenak.