Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Juba IIa

Numidiako erregea (K.a. 50 - K.o. 23). Juba I.aren semea zen. Gatibu eraman zuten haurretan Erromara eta Oktaviok hezi zuen. Kleopatra Selene Kleopatraren eta Marko Antonioren alabarekin ezkonarazi zuen Erromako enperadoreak eta erresuma bat eman zion, bi Mauritaniak barne. Historialari eta idazlea izan zen eta entziklopedia bat idatzi zuen grekoz, Homoiotetes izenekoa.