Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jordan, Marie Ennemond Camille

Frantses matematikaria (Lyon, 1838 - Paris, 1922). 1876. urteaz geroztik irakasle izan zen Parisen. Lan garrantzitsuak egin zituen aljebra, multzoen teoria eta topologiaren gainean. Topologian garrantzi handia duen kurbaren definizio orokorra idatzi zuen: “Edozein kurba puntu multzo bat da, eta puntu horien koordenatuak tarte batean aldatzen den parametro baten funtzio jarraiak dira.”.  v  Jordan-en kurben teorema. Bakuna eta itxia den edozein kurbak bitan zatitzen ditu plano bateko puntuak; planoaren parte bati barnekoa deritza eta besteari berriz kanpokoa; bi parteen arteko muga kurba bera da.