Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jordá Gallastegi, Enrique

Gipuzkoar orkestra zuzendaria (Donostia, 1911). Donostian ikasi zuen eta gero Parisen, Le Flem eta Duprérekin. Madrilgo orkestra sinfonikoaren zuzendari izan zen (1940-1945) eta Cape Towneko orkestrarena (1947-1952). 1954 urtetik 1964 urtera San Francisco-ko orkestra sinfonikoaren zuzendari izan zen, eta hura izan zuen garairik oparoena. Estreinaldi ugari egin zituen orkestra horrekin: Milhauden 8 eta 12 Sinfonia edo Rodrigoren Fantasía para un gentilhombre, besteak beste. 1970-1975 urte bitartean Anberesko Filarmonikako zuzendaria izan zen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa sortu zenean Jordá izan zen lehenbiziko zuzendaria.