Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joan Damaskokoa, santua

Elizako doktorea (Damasko, VII. mendearen bukaera - San Sabas, Jerusalem, 749). San Sabasko monasterioan sartu zen gazterik eta Jerusalem aldeko predikari ospetsuena zen hogeita hamar urte zituela. Exejeta, hizlari, filosofo eta himno santuen egilea izan zen, baina teologo gisa nabarmendu zen guztien gainetik. Eszeptikoak eta ikonoklastak kondenatu zituen. Filosofiaren iturria obra idatzi zuen.  v  Jaieguna, abenduaren 14a.