Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joan Albretekoa

Tartasko bizkondea eta Nafarroako erregekidea 1494-1516 urteetan (1477 - Monein, 1516). 1486an ezkondu zen Katalina I.a Nafarroako erreginarekin, baina, beaumontarrak aurka baitzituen, haien benetako erreinaldia ez zen 1494 arte hasi. Une txarrenak bizi zituen bere garaian Nafarroako erresumak; ezin menderatu izan zuen Nafarroako gizartea bitan zatitu zuen gatazka latza eta erraz nagusitu ziren Gaztelako osteak Nafarroako konkistan (1512). Bi espedizio antolatu zituen Biarnon Nafarroako erresuma berreskuratzeko baina huts egin zuen bietan. Joan III.atzat hartua da zenbaitetan, Nafarroako benetako errege izan ez zen arren, erregekide baizik.