Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jewison, Norman

Estatu Batuetako zinemagilea, Kanadan jaioa (Ontario, 1926). Komedia ugari egin zituen hasieran, In the Heat of the Night (Gauaren Berotasunean, 1967) arrazakeriaren aurkako filma egin zuen arte. Aurrerantzean egitura sendoagoko filmak egiten saiatu zen. Haren beste film batzuk: Fiddler on the Roof, Jesus Christ Superstar, Rollerball, Send me no Flowers, “F.I.S.T.”.