Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jevons, Williams Stanley

Ingeles ekonomialari eta filosofoa (Liverpool, 1835 - Bexhill, Sussex, 1882). Ekonomia politikoa irakatsi zuen Manchesterko eta Londresko unibertsitateetan. Booleren jarraitzailea izan zen; logika konbinatzailea erabili zuen, egia taulen antzeko sistema erabiliz. Britainian eskola marginalistaren joerak ezagutarazi zituen lehen pertsona ezaguna izan zen, Frantzian L. Walras eta Austrian C. Menger izan ziren bezala. Ekonomiaren ikuspegi berria eman zuen bere lanetan, eta matematika ekonomiara hedatzeko ahaleginak egin zituen, ekonomiaren teoria orokorraren oinarria matematika zela adieraziz. Ekonomia zikloei eta krisiei buruz egin zituen ekarpenak ere aipagarriak dira. Lan garrantzitsuenak: Theory of political economy, Studies in deductive logic, The state in relation to labour, Pure logic.