Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jespersen, Otto

Daniar filologoa (Randers, 1860 - Kopenhage, 1943). Hizkuntzalaritza modernoaren suspertzailetzat hartua izan da. Kopenhageko unibertsitatean irakasle izan zen, eta joera berezi bat sortu zuen hizkuntzaren azterketari dagokionez. Hizkuntza irakaskuntzan aldaketak sartu nahi izan zituen Hizkuntz irakaskuntza (1901) lanaren bidez. Sintaxiaren alorrean eta analisiaren egitura sakonari buruz egin zituen azterketek garrantzi handia dute gaur egungo hizkuntzalaritzan. Nazioarteko harremanetarako hizkuntza laguntzaile artifizial bat eratu zuen novial izenekoa. Lan aipagarrienak: Growth and Structure of the English Language (1905, Ingeles hizkuntzaren bilakaera eta egitura), A Modern English Grammar (1909-49, Ingeles gramatika modernoa) zazpi alek osatua, eta The Philosophy of Grammar (1924, Gramatikaren filosofia).