Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jeronimo

(Apatxe hizkuntzaz Goyathlay). Apatxe indiarren azken buruzagia, txirikahua leinuko kidea (Arizona, 1829 - Fort Sill, 1909). Arizonako, Nuevo Mexicoko eta Nevadako apatxeen buruzagi hautatu zuten 1880an, Victorio buruzagia hil ondoren, eta, beste hirurogeita hamar lagunekin batera, apatxe gehienak preso zituen Estatu Batuetako armadaren kontrako erasoari ekin zion. Crook jeneralak harrapatu eta erreserba batean bizitzera behartu zuen, baina ihes egin eta borrokari eutsi zion (1883). Hiru urteren buruan etsi behar izan zuen Jeronimok, bere herriari egiten ari zitzaizkion bidegabekerien aurrean. 1909an hil zen, preso zegoela oraindik ere.