Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jenkins, Roy Harris

Britainiar politikaria (Abersycham, Gales, 1920). Diputatu laborista 1948tik eta Fabian Societyko lehendakaria izan zen; Europako Kontseiluaren eraketan Britainia Handiko ordezkari izan zelarik Britainiako buruzagi europazale bilakatu zen. Barne arazoetako ministro eta Exchequerko kantzilerra izan zen. 1967-68ko ekonomia krisiari aurre egiteko neurriak eman zituen. Alderdi laboristako buruzagi izendatu zuten (1970-72). Barne arazoetako ministro izan zen berriro 1974-76 bitartean eta EEEko batzorde burua 1977an. Biografia politiko garrantzitsuak idatzi ditu Attleeri, Balfourri eta Asquithi buruzkoak.